23/5/10

BIZI BIZI FEST EDERRA IZAN GENUEN!!


Ederki asko pasa genuen larunbatean, maiatzaren 6an, BADOAk, Balaztarekin batera, antolatutako BIZI BIZI festan. 

Bertan eduki genituen bizikletaz trebetasuna erakusteko zirkuitoa handi eta txikientzat, bizikletaren matxurak diagnostikatzeko tailer bat eta Peterrek alanbreekin egindako bizkleten erakusketa. 

Goizeko erdialdean danok joan ginen Irundik barna bizikletaz paseo bat egitera eta, itzultzerakoan, indarrak berritzeko, amaiketako goxo bat dastatu genuen Oierren trebeziak miresten genituen bitartean. 

Egun ederra!!!!