NAGUSIKLETA

Nagusikleta

Behe Bidasoa eskualdearentzat Balaztaren proiektu bat.


ZER DA NAGUSIKLETA PROIEKTUA?
Bolondresek kudeatutako Balazta eta Nagusilan Bidasoaldea elkarteek osatutako tandema da Nagusikleta. 
Gure helburuak: garraio jasangarri modura bizikletaren erabilera sustatzea eta bizikletaren inguruko gizarte-proiektuak garatzea, pedalei eraginez nahi gabeko bakardadeari aurre egitea. Gure ustez, adina ez da arazo bizikletan ibiltzeko eta haizea aurpegian sentitzeko.
Copenhaguen 2012-an Ole Kassowk sortutako Cycling Without Age (CWA) nazioarteko mugimendua da ideiaren iturria. Egun, 52 herrialdetan dago CWA, gure inguruan BAE Donostia dugu gertuena eta beraiekin ibili gera trizikloak erabiltzen ikasten. Beraiekin elkarlanean, zenbait aldiz ekarri ditugu Donostiatik trizikloak Bidasoa eskualdera
 Irungo eta Hondarribiko erresidentzietako egoiliarrak pasiatzera ateratzeko.

Esperientzia atsegina da, bai eserita doazenentzat, bai pedalei eragiten dietenentzat.  Urteek larruazala zimurtzen dute, baino ilusioari uko egiteak arima zimurtzen du. 


GURE IRTEERAK 

Geziak eramango zaitu azken urteetan egindako irteerak ezagutzera.

Proiektua ezagutu, lagundu edo parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: balazta2016@gmail.com


CON LAS CANAS AL VIENTO 

Con las Canas al Viento (Spanish Version of 'The Grey Escape') from Go Forth Films on Vimeo.