PROIEKTOAK

Bizi- Connect        

Proiekto hau, Nafarroako NASUVINSA eta Hendaiako RECYCLARTE erakundeeekin burutzen ari gara mugaz gaindiko proiekto bat da. 
Bere helburu nagusia bizikletaz mugitzearen aldeko sentsibilizazioa areagotzea da. Hemen datu gehiago

Horretarako 2023ko urtean zehar zenbait ekimen burutuko dira. 

HEMEN ekimen horien berri.
 



Ideiak                      

Irungo BDSKOOPek koordinatuta elkartu ginen BADOARECYCLARTE eta BALAZTA, "Bidasoa bizikletan" izeneko proiektoa aurkezteko Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako deialdira. 

Boto gehien jaso zuen proiekto honen helburu nagusia da mugikortasun jasangarriaren alde lan egitea Bidasoaldean, bakoitza bere esparrutik. 

Horretarako hainbat ekitaldi programaturik daude: hitzaldiak, eztabaidarako mahai inguruak, bizikletak konpontzen ikasteko tailerrak edo birziklapena bultzatzeko festak. Ekintza guzti hauek Hondarribi, Irun eta Hendaiako biztanleei zuzenduta daude, kontuan izanda mugikortasunaren kontua eta bizikletaren erabilpena guztiontzat interesgarria dela. 

  • HEMEN burutzen ari garen ekimenen berri.
  • HEMEN proiektoaren egutegia.

.....