NOR GARA


ZER DA BALAZTA ? 

BALAZTA (Bidasoko Bizikletaren Aldeko Elkartea) eskualdean 2.016. urteko ekainean sortutako bizikleta-erabiltzaile talde independente bat da. Bere helburu nagusia bizikletaren erabilera hiri barruko garraiobide jasangarri moduan bultzatzea da.

 



BALAZTA PRENTSA ETA KOMUNIKABIDEETAN
Prentsa eta komunikabideetan bizikletaren erabilpenaren alde edo aldarrikapenak xgiteko argitaratu eta esan duguna ezagutzeko gezian sakatu 



NOLA ANTOLATZEN GARA ?
Aipatutako helburuak konpartitu eta edozein moduan lagundu nahi duen edonorentzat irekia dagoen taldea da Balazta.

Gure artean bi inplikazio maila bereiz ditzakegu: 
  • Alde batetik hamar bat pertsona gaude pedalei eragiten diegunak eta nolabait taldea dinamizatzen dugunak. Beharrezkoa den guztietan biltzen gara eta hau gutxienez hilabetean behin izaten da.
  • Bestalde taldea osatzen eta honi zentzua ematen dioten beste kideak daude. Gure artean e-mail eta WhatsAppez komunikatzen gara eta behar den guztietan bilerak egiten ditugu.

Edozein taldetan ongi etorria izango zara.


NON GAUDE?
Eskualde guztian zehar mugitzen gera, baina lokala Irungo Udalak utzi digu Euskal Herria hiribideko 12 zenbakian, 20303 (Irun), Larreaundiko lehengo haur-eskolan.

Kokapena: 43,3336800, -1,7905700



KONTAKTUA
Gurekin harremanetan jartzeko, deitu 943 966 885 telefonora edo idatzi mezu bat gure posta elektronikora:  balazta2016@gmail.com

Sare sozialetan ere aurkituko gaituzu: 
   


ELKARTE SAREETAN PARTE HARTZEA
L’Heureux Cyclage
Gure tailerra, 2022 urtetik, L’Heureux Cyclage izeneko Frantziako Tailer Partehartzaileen Federazioan sartuta dago. www.heureux-cyclage.org/