23/8/29

BICI TARDEO TUTERAN

 Oraingo honetan Nafarroako Erriberako lagunekin 



Joan den asteburuan, Irailaren 2 et 3an, Balaztako 3 kidek Corellan parte hartu dugu "Biciclistas de Corella" txirrindularien elkarteak antolatutako topaketan.

Topaketan izan ditu, batetik, Gurpilarteko gure kideek antolatutako hainbat jarduera. Bestetik, Corellako antolatzaileek emandako Yayacletaseko gidarientzako ikastaro batean ere parte hartu dugu eta larunbata bukatzeko Tuterako bizikletak berreskuratzeko "Recicleta Ribera" tailerrera egin diogu bisita interesgarri bat. Tailer hau, guk dugun Birziklatu proiektuaren antzekoa da.

Horrezaz gain, "Acción Clima" elkarteko hiru kidek (Greenpeaceko ekintzaileak ziren aldi berean) partekatutako autoan oinarritutako mugikortasun-eredu berri baten inguruko esperientziak kontatu diskigute. Hain zuzen ere, "Som mobilitat" eta "KarKarCar kooperatiba".

Igandean bizikleta txango bat egin dugu Fiterora, fruta-arbolez inguratutako ibilbide polit batetik, eta bertan nekazaritzako lanabesei buruzko bilduma etnografiko bat bisitatzeko aukera izan dugu.