Bizikleta suspertzeko borondate politikoaz gain, inbertsioetan epeak eta konpromisoak exijitzen ditu Balaztak
Balazta
Bidasoako bizikletaren aldeko elkartea
24/5/1
24/3/5
Alegazioak 2024ko Irungo HMJP-ri
Esteka honetan gure proposamenak kontsulta ditzakezu.
24/2/19
BALAZTA LARREANDIKO KORRIKA EGUNEAN
Otsailaren 24an ospatuko da Larreandi auzoan Korrika Eguna eta han egongo gara bizikleta martxa baten ekarpenarekin, arratsaldeko 5etan
Hartu zure bizikleta eta begin bat gurekin !!
24/1/13
MEKANIKA IKASTAROA 2024
Aurten gure bazkide eta gertukoei bizikletaren mekanikari buruzko ikastaro oso bat eskainiko diegu. Euskal Herria Etorbideko gure lokalean egingo da Hileko bigarren larunbatetan
Hau da aurreikusitako programa, nahiz eta aldaketak izan, beharrezkoa ikusten bada.
Urtarrilak 13: Bizikletaren egoeraren azterketa orokorra eta diagnostikoa
Otsailak 10: Balaztak: Motak, zapatak aldatzea eta doitzea.
Martxoak 9: Gidagailuak: Motak eta doikuntza.
Apirilak 13: Aldakegailuak: Doikuntzak
Maiatzak 11: Gurpilak
Ekainak 8: Bizikleta bakoitzaren errepaso orokorra, zalantzak, galderak, doikuntzak.
23/11/19
Asanblada 2023
Aurreko urteetan bezala, aurten ere ospatuko dugu, gure bazkideekin batera, asanblada orokor bat, non urtean zehar egindakoaren berri izango dugun eta 2024rako egitekoak eztabaidatuko ditugun.
Guzti honetaz zure iritzia eta zure ekarpenak oso garrantzitsuak dira guretzat. Horregatik biziki eskertuko dugu zure parte hartzea.
Asanbladaren solasaldia girotzeko egongo da zer jan eta zer edan eztabaidatzen dugun bitartean.
EZ AHAZTU, abenduaren 1an, arratsaldeko 6etan, gure Irungo lokalean.
23/10/31
Balazta Etorbidea zubiaren irekieran
Balazta, Antxeta Irratiaren eskutik eta ahotsaren bitartez, Hendaia eta Irun arteko aspalditik eskatutako Avenida Zubiaren irekieran egon da. Ez dadila berriro itxi!
23/9/17
Mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa
Aurreko urteetan besada, aste buru honetan ere ospatu dugu mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa Hondarribia eta Irunen artean. Izugarrizko giroa eduki dugu, jendez gainezka, beste behin bizikletari zor zaion lekua aldarrikatuz.
Txirrindulariak badaudela berriz ere erakutsi dugu. Orain hauentzako gune seguru eta zuzenak eskeintzea falta zaie gure agintariei.
Bukatzerakoan, Hondarribian Bizifesta bat eduki dugu, atzo Irunen eduki genden bezalakoa, eta eguerdi parten paella gozo batekin bukatu dugu eguna.
Eskerrik parte hartu duzuen guztioi !!
23/9/7
MUGIKORTASUN ASTEA 2023
Dagoeneko azken esprintean gaude 2023ko Mugikortasunaren Asterako aurreikusitako programari buruzko xehetasunak burutzeko. Programa irailaren 16tik 22ra egingo da.
Irudiaren gainean klik eginez, ekitaldiaren kartelera sar gaitezke programaren laburpen bat eskuratzeko.
Xehetasun gehiago edukitzeko pdfa eskuratu dezakezu hemen edo gure web orriko agendara joan zaitezke.
23/8/29
BICI TARDEO TUTERAN
Oraingo honetan Nafarroako Erriberako lagunekin
Joan den asteburuan, Irailaren 2 et 3an, Balaztako 3 kidek Corellan parte hartu dugu "Biciclistas de Corella" txirrindularien elkarteak antolatutako topaketan.
Topaketan izan ditu, batetik, Gurpilarteko gure kideek antolatutako hainbat jarduera. Bestetik, Corellako antolatzaileek emandako Yayacletaseko gidarientzako ikastaro batean ere parte hartu dugu eta larunbata bukatzeko Tuterako bizikletak berreskuratzeko "Recicleta Ribera" tailerrera egin diogu bisita interesgarri bat. Tailer hau, guk dugun Birziklatu proiektuaren antzekoa da.
Horrezaz gain, "Acción Clima" elkarteko hiru kidek (Greenpeaceko ekintzaileak ziren aldi berean) partekatutako autoan oinarritutako mugikortasun-eredu berri baten inguruko esperientziak kontatu diskigute. Hain zuzen ere, "Som mobilitat" eta "KarKarCar kooperatiba".
Igandean bizikleta txango bat egin dugu Fiterora, fruta-arbolez inguratutako ibilbide polit batetik, eta bertan nekazaritzako lanabesei buruzko bilduma etnografiko bat bisitatzeko aukera izan dugu.
23/8/21
NAGUSKILETA NAGUSILANEN ALDIZKARIAN
El número 158 de la revista Nagusilango aldizkariko 158 zenbakiak gure lurraldean garatzen ari garen Nagusikleta proiektuaren berri ematen du.
Erreportaia hemen
Eskerrik asko, Nagusilan!!