Ideiak ekimenak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ideiak ekimenak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

23/4/24

BIZI BIZI FEST

Maiatzaren 6an, larunbatean, Irungo Juan de Vollmer enparantzan Bizi Bizi Festa ospatuko da. 



Badoak antolatzen du Balazta et Recycl'Arteren laguntzarekin, Bidasoa Bizikletan (IDEIAK) proiektuaren ekitaldi bat delarik. 

HURBILDU ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU !!

23/4/7

Tailerretik karriketara (Bidasoa bizikletan)




Joan den apirilaren 4an, Recycl 'Arteko Clairek bizikletaren mekanikari buruzko tailer bat zuzendu zuen, inguruko emakumeei berariaz zuzendua Irungo gure lokalean.  Tailerraren ondoren, parte hartzaile batzuek Irunen zehar ibilaldi bat egin zuten, Balaztako kideek lagunduta.


23/3/29

BIZIKLETAREN ERABILERAREN ALDEKO ELKARTEEN TOPAKETA

Pasa den larunbatena, martxoak 25an, Irungo Palmera Monteron elkartu gine 20 elkartetako 50 pertsona inguru gure hiri bakoitzean bizikleta erabiltzearen inguruko gorabeherak aztertzeko.  Han egon ginen Nafarroatik, Euskaditik, Iparraldeko Euskal Herritik eta Akitaniatik etorritako elkarteak

Goiz eta arratsalde osan zehar arito ginen gure egoerak aztertzen eta elkarrekin aurreantzean lan egiteko aukerak jorratzen. Ziur edukiko duela jarraipena. 

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!














23/3/7

NORBERAK BERE BIZIKLETA KONPONTZEKO TAILERRA MOSKUN (IRUNEN)

Pasa den igandean, martxoak 5, Mosku izeneko parajean (Irunen) garatu genuen norberak bere bizikleta konpontzeko tailerra. Han egon ginen gure Recycl'Arteko lagunekin zenbait bizikleta berriz ere martxan jartzen. 





23/2/23

22/12/2

Fête de la Récup, azaroak 2022


Hendaian, pasa den azaroaren 26an ospatu genuen, Recyclartek antolatuta, Fête de la Récup izeneko jaialdia. Jende asko bildu zen Gazteluko Les Halles aretoan. Eta han ibili ginen haur eta helduentzat bizikleta xelebreak frogatzeko aukera emanez eta gynkana batean norbera bere trebetasunak erakusten.