BIR-ZIKLATU

     BIR-ZIKLATU PROIEKTOA    


ZER DA BIR-ZIKLATU ?

Bizikletak berreskuratzeko eta berriz erabiltzeko pentsatuta dagoen proiektu bat da Bir-Ziklatu. Honen bitartez, Gipuzkoan sistema publiko-sozial bat ezarri nahi da, non bertan behera utzi edo erabiltzen ez diren bizikletak berreskuratu, berrerabili eta balioetsi nahi diren.
Informazio gehiago lotura honetan edo irudi honetan sakatuz.


BALAZTA ETA BIR-ZIKLATU. GURE TAILERRA

2021eko maiatzaren amaieran, Irungo Udalak lokal bat utzi zion Balaztari Bidasoako eskualdean proiektua garatzen hasteko, Gurpilartea Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez elkarlanean.

Honela, bizikletak berreskuratzen hasteko bidea hasi dugu, ikastaroak ematen hasteko prestaketan, lokala tresnekin hornitzen, proiektuan lan egiten duten gainerako elkarte eta erakundeekin lankidetzan arituz.


Hasteko, gure materiala eraman dugu, eta lekua hornitzen hasi, txukuntzen pixkanaka, Bir-Ziklatu proiektua osatuko duen sarearen barruko lankidetza-tailer bihur dadin, hori da helburua.

Gure materiala eramateko...bizikleta erabili genuen, noski!

Azkenik, jakina, laguntza guztiak ondo hartuak izango dira. Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gure helbide elektronikoaren bidez.


AZKENEAN, LOKAL BERRIA MARTXAN 
Eta, azkenean, lokal berria irekitzeko eguna heldu da. Datorren larunbatean, azaroak 6, Larreaundiko lokalaren inaugurazioa egingo dugu. Zatoz !!

Tailerraren arautegia zein den eta nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, hemen ikus dezakezu.

Eskerrak eman tailerra martxan jartzen lagundu diguzuen guztioi. Lan tresnak SNA Bahcori esker lortu ditugu. Momentuz lortu ditugun bizikleta zahar gehienak Vidaurreta eta Donostiako Udalari esker, eta jendeak ekarritako dohaintzak ere izan dira. Irungo Udalak lokala utzi digu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpena, ezin bestekoa izan da, Gipuzkoa guztian proiektua zabaltzen hasteko.  Errenteriko Gurpil Artea izan da ideiaren bultzatzaile hasieratik.


BIR-ZIKLATUAREN ZEREGINA. DOHAINTZAK
Tailerra martxan dagoenetik, ia eten gabe aritu da bizikletak zaharberritzen edo konpontzen. 
Hora dela eta, zenbait GKErekin sinatutako hitzarmenen bitartez bizkleta berritu hauek doain banatu ditugu erakunde horien artean.

Egindako dohaintzak ezagutu nahi badituzu.....