Maiatzak 6-rako Talaia-Bordari eskolara goizean joateko BiziBusa antolatu dugu. Talaia eskola, Udala eta Irungo Eguzkitza eskolako bizibusaren antolatzaileen laguntza izan dugu oraingoan.
Ibilbidean zehar, partaideak gehitzen joateko aukera dago. Gurasoen partaidetza behar dugu. Eta kaskoa jantzita ekarri !
Ibilbidea ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.