23/3/31

Mugaz gaindiko topaketa

Atzo Bidasoaren inguruko erakunde eta elkarteen arteko topaketa izan genuen Hendaiako Eurorregion lokalean, Bizi Connect proiektuaren baitan. Bi ordu baino gehiagoz, FUBek (Fédération française des Usagers de la Bicyclette) garatutako «Faire du vélo un atout pour la France» Liburu Txuria eta "Baromètre des villes cyclables", Lesakako Udalaren Biziberritzen hiri berroneratze programa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Birziklatu proiektua ezagutu ahal izan genituen. Recycl'Arte eta Balazta elkarteek gure lana aurkezten genien bertan zeuden erakundeei, gure elkarteetik haiei eskain diezaiekeguna azpimarratuz. Saioa amaitzeko, mahaiz mahai mugikortasun iraunkorraren ideia eztabaidatu zen eta etorkizunerako elkarrekin lan egiteko aukerak jorratu genituen.