2016. uztailaren 20an, Balazta (Bidasoako Bizikletaren Aldeko Plataforma) taldearen aurkezpena egin da komunikabideen aurrean. Bidasoa eskualdean bizikletaz lasai ibiltzeko eskubidea aldarrikatu da, eta erakundeei bidegorri sarea osatzeko eskatu zaie. Aurkezpenean, taldearen helburua hiri garraiobide gisa bizikletaren erabilera sustatzea dela azpimarratu zen .