Irailaren 18an, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin bizikleta martxa bat ospatu dugu. Martxaren helburua, eskualdean bizikleta garraiobide gisa bultzatu eta aldarrikatzea da.
Jendearen erantzuna ezin hobea izan da eta jai giroan burutu dugu ibilbidea. Parte-hartzaile bakoitzari txirrin bat oparitu zaio eta ekitaldia, Hondarribiko dendek emandako oparien zozketarekin amaitu dugu.